Eman izena aisialdiko eta denbora libreko monitoreen ikastaroan
Izena emateko epea 2024ko abenduaren 9tik 2025ko urtarrilaren 7ra izango da.
2025ean aisialdiko eta denbora libreko monitore izateko ikastaro berri bat egingo da, Nafarroako Gazteriaren Institutuak (Nafarroako Gobernua) emandako titulu ofizialarekin.
Izena emateko epea 2024ko abenduaren 9tik 2025eko urtarrilaren 7ra irekiko da, eta ikastaroko 16 eta 20 plaza artean bete beharko dira, ikastaroa egin dadin.
Ikastaroa larunbatetan izango da, 2025eko urtarrilaren 11tik maiatzaren 3ra, 09:00etatik 14:00etara. Gainera, prestakuntzak aste trinkoa izango du apirilaren 22, 23, 24 eta 25ean ordutegi berean. Aldi teorikoa amaitutakoan, izena eman duen pertsonak bere lehentasunaren eremuan egin beharko ditu praktikak.
Matrikula 425€-koa da, baina izena eman dutenek Aranguren Ibarreko Udalak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak emango dizkieten laguntzak jaso ahal izango dituzte.
Aranguren Ibarreko Udalak 100 €-ko dirulaguntza emango die ikastaroa gainditzen duten erroldatuei, Udalaren webgunean argitaratuko diren oinarrien arabera.
Nafarroako Gazteriaren Institutuak laguntza-deialdi bat egitea aurreikusi du, eta horien balorazio-irizpideak eta dirulaguntzaren zenbatekoa familia-unitatearen per capita errentaren arabera egingo dira.
Ikastaro honetan parte hartzeko ezinbesteko baldintzak maiatzaren 3a baino lehenago 18 urte izatea (egun hori barne) eta honako kualifikazio hauetakoren bat izatea dira:
- Derrigorrezko edo goi-mailako bigarren hezkuntzako titulua.
- Oinarrizko mailako titulua (LH) edo baliokidea.
- 2. mailako edo goragoko profesionaltasun-ziurtagiria.
- Lanbide-arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
- Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gaindituta izatea.
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea.
- Goi-mailako sarbide-proba gaindituta izatea.