2025eko ekainak 2

Eman izena Aranguren Ibarreko ‘Irakurle txikien klubean’

Euskara dakien heldu batekin batera etorriko direnen 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako jarduera honek izen-emate epea 2025eko ekainaren 4tik 9ra bitartean, 012 bidez, irekiko du.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak 2025-2026 ikasturterako ‘Irakurle txikien klubaren’ izen-ematea irekiko du 2025eko ekainaren 4tik 9ra bitartean, 012 telefono bidez. 

6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako jarduera honen helburua ingurune hurbil eta dibertigarri batean euskararen erabilera bultzatzea eta parte-hartzaileek heldu euskaldun batekin irakurketaren plazerraz ohartzea da. 

‘Irakurle txikien kluba’ hilabetean behin egingo da, ostegunetan, 17.00etatik 18.30etara, Aranguren Ibarreko Udal Liburutegian. Saioak Galtzagorri Elkarteko haur literaturan eta irakurketaren dinamizazioan espezializatutako dinamizatzaile batek gidatuko ditu. 

Ikasturtean zehar liburuak partekatuko dira, ipuin-kontalari txikiak egingo dira, euskarazko pasarteak irakurriko dira eta irakurketa proposamenei buruzko iritziak trukatuko dira. 

Plazak mugatuak dira, izen-emateak ekainaren 4tik 9ra 012 bidez egin daitezke eta 10€ko kostua izango du erroldatutakoentzat eta 30€koa erroldatugabeentzat. 

Haur bakoitzak heldu batekin joan beharko da, eta heldu bakoitzak gehienez hiru haur eraman ditzake. Esperientzia aberasgarria izan dadin, izena ematen dutenek konpromisoa hartu beharko dute ikasturte osoko saio guztietara joateko. Hauek izango dira hurrengo saioak: 2025eko urriaren 16an, azaroaren 13an eta abenduaren 18an; eta 2026ko urtarrilaren 15ean, otsailaren 12an, martxoaren 12an, apirilaren 16an, maiatzaren 14an eta ekainaren 11n. 

Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak herritarrak haurrekin batera jarduera honetan parte hartzera animatzen ditu, euskararen erabilera eta irakurketaren gozamena sustatzeko. 

Volver arriba