Eskuragarri Kultura Zerbitzuaren informazio-agenda berria
Erroldatutako pertsonentzako sarreren salmenta 2025eko irailaren 25ean hasiko da, 10.00etan.
Kultura Zerbitzuko urritik abendura bitarteko informazio-agenda dagoeneko eskuragarri dago. Bertan adin guztientzako jarduerak, tailerrak, erakusketak eta antzezlanak aurkituko dituzu.
Salmenta-egutegi berriarekin, erroldatuentzako eta sisteman alta emandako pertsonentzako sarreren erosketa esklusiboa 2025eko irailaren 25ean, 10.00etan, egongo da eskuragarri. Salmenta orokorra 2025eko irailaren 29an, 10:00etan, irekiko da.
Horrela, interesa duten herritarrek Kultur Etxeko leihatilan erosi ahal izango dituzte sarrerak, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara edo ekitaldi bakoitza baino 30 minutu lehenago, eta Udalaren webguneko ‘Sarreren salmenta’ atalean.
Kultura Zerbitzutik zuen sarrerak eskuratzera eta Aranguren Ibarreko herritarrentzat prestatutako jarduera guztiez gozatzera animatzen zaituztegu.