‘Espacio Joven 31192 Gazte Gunea’: Ibarreko gazteriaren topagune berria
Espazio berri honek Aranetxea ordezkatuko du 24 urteko ibilbidearen ondoren, Ibarreko gazteentzat etapa berri bati hasiera emanez.
Joan den urriaren 23an, ostegunean, Gazteria Zerbitzuak ‘Espacio Joven 31192 Gaztegunea’ inauguratu zuen Mutiloan, Aranguren Ibarreko Gazteriaren Etxe berria. Ekitaldi honekin, udalak Aranetxean 24 urteko ibilbideari amaiera eman dio, gazteei eskainitako etapa berri bati hasiera emanez.
Arratsaldean hasi zen ekitaldia, Aranguren Telebistak egindako agur-bideo hunkigarriaren emanaldiarekin, aurreko espazioan bizitako unerik onenak gogora ekarri zituena.
Bideoa ikusi ondoren, Ibarreko gazteek, ‘Safara Batukada’-ren laguntzaz, eraikin berriraino jo zuten, eta han irekiera-hitzaldia egin zen, euskaraz zein gaztelaniaz. Hitzaldi horretan, Aranetxearen ibilbidea eskertu zen eta ilusioz ongi etorria eman zitzaion etapa berriari.
Ekitaldian, halaber, logo berria aurkeztu zen; ibarreko gazteen artean egindako lehiaketaren bidez irailan hautatua. Bestalde, bertaratutakoen artean tokiko produktuekin osatutako bi otar zozkatu ziren, eta arratsalde atsegina igaro zen askariaz, tailer desberdinez eta zuzenean eskainitako musikaz gozatzen.

Espazio berri honekin, Aranguren Ibarreko Udalaren Gazteria Zerbitzuak etapa berri bati ekin dio, eta Ibarreko gazteen parte-hartze, sormen eta ongizatearekin bere konpromisoa berretsi du.