2022ko apirilak 4

Euskara ikasten duten helduentzako bekak

Foto noticia

Udalak, urtero bezala, 2022 honetan ere diru-laguntzak onartu ditu 2021/22 ikasturtean euskara ikasten ari diren edo ikasi duten helduentzat.

Eskatzaileek 16 urtetik gorakoak izan beharko dute, Ibarrean erroldaturik egon edota bertan jendaurrean lan egin. Gainera, laguntza jaso ahal izateko, gutxienez %75eko asistentzia egiaztatu beharko da ikastarora.

Eskaerak Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan edo Erregistro Orokorrean aurkezten ahalko dira, deialdia argitaratu eta biharamunetik 2022ko urriaren 7ra arte.

Eskabide orokorrarekin batera, eskatzaileak ikastarora joan izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta, hala badagokio, Ibarrean jendaurrean lanean aritzearena. Matrikularen ordainagiria eta 2021/22 ikasturtean euskara ikasteko beste diru-laguntzarik jaso ez duela dioen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko dira. Diru-laguntza zein banku-libretan sartu nahi den, haren lehen orriaren fotokopia ere aurkeztu beharko da.

Deialdia

Eskaera egiteko inprimakia

Zinpeko aitorpena

Volver arriba