2024ko martxoak 11

Euskara ikasten duten helduentzako bekak 2024

Foto noticia

Udalak, urtero bezala, 2024 honetan ere dirulaguntzak onartu ditu 2023/24 ikasturtean euskara ikasten ari diren edo ikasi duten helduentzat.

Eskatzaileek 16 urtetik gorakoak izan beharko dute, Aranguren Ibarrean erroldaturik egon edota bertan jendaurrean lan egin. Gainera, laguntza jaso ahal izateko, gutxienez ikastarora %75eko asistentzia egiaztatu beharko da (ziurtagiri batekin).

Eskaerak Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan edo Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira, deialdia argitaratu eta biharamunetik 2024ko urriaren 4ra arte.

Eskabide orokorrarekin batera, eskatzaileak ikastarora joan izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta, hala badagokio, Ibarrean jendaurrean lanean aritzearena. Matrikularen ordainagiria eta 2023/24 ikasturtean euskara ikasteko beste dirulaguntzarik jaso ez duela dioen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko dira. Dirulaguntza zein banku-libretan sartu nahi den, haren lehen orriaren fotokopia ere aurkeztu beharko da (IBAN datua agertzea beharrezkoa da).

Deialdia (.pdf 822KB)

Eskaera egiteko inprimakia (.pdf 1013 kb)

Zinpeko aitorpena (.pdf 803KB)

Volver arriba