Euskara Zerbitzuak bere 49. buletina kaleratu du 2025eko abendura arteko programazio osoarekin
Bertsoen inguruan antolatutako ekintzak, tailerrak eta Olentzero eta Maridomingiren ongietorria prestatzeko batzordea, aipagarrienen artean.
Aranguren Ibarreko Euskara Zerbitzuak bere 49. buletina kaleratu du 2025eko azken hilabeteetarako.
Bertan, ‘Bertsoz jositako urria’-ri buruzko informazioa kontsulta daiteke. Hilabete hori bertsolaritzaren ingurukoa izango da, Ibarrean ahalduntze linguistikoa sustatzeko helburuarekin.
Programazioak, halaber, izen-emate, beka eta laguntza ekonomikoei buruzko informazioa jasotzen du, baita abendura arte izango diren tailer, ludoteka eta kultur jarduerei buruzkoa ere.
Era berean, abenduaren 24an Aranguren Ibarrera Olentzero eta Maridomingiren etorrerari buruzko informazioa eskaintzen du buletinak, baita kartel lehiaketari eta, beste urte batez, ongietorria prestatzeko batzordeari buruzkoa ere.
Kontsulta ezazu programazio osoa hemen klik eginez.