2024ko maiatzak 2

Euskararen Eguna Labianon: Azken egunak bazkariko tiketak hartzeko eta txikien jardueretan izena emateko

Foto noticia

KONTUZ!! BAZKARIRAKO TIKETAK MAIATZAREN 3A ARTE SALGAI DAUDE:

  • BAZKARI AUTOGESTIONATUAREN TIKETAK: 1€ / PERTSONAKO EUSKARA ZERBITZUAN (9:00-14:00)
  • KATERINEKO BAZKARIA: KULTUR ETXEAN ETA (ARANETXEAN ARRATSALDEZ BAKARRIK)
    • HELDUEK 25€ / PERTSONAKO
    • UMEEK 12,5€ / PERTSONAKO
    • BOKATEN TIKETAK: 5€ aurretik erosten bada, bestela Labianon bertan 6€ (9:00-14:00).

 BAZKALOSTEKO HAURREN JARDUERETAN IZENA EMAN DEZAKEZUE: 012-RA DEITUZ edo ONLINE – MAIATZAK 3 ARTE:

  • JOLASAK – D EREDUKO LH 1, 2, 3 eta 4 MAILAKOENTZAT (eguraldi onarekin herriko plazan eta belardietan guztiak batera 16:00etatik 18:00etara. Eguraldi txarrarekin Larrazkoa elkartearen goikaldeko gelan bi txanda egingo dira, 16:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 18:00etara).
  • IPUIN KONTALARIA + tailerra familian – D EREDUKO HH 2, HH3 MAILAKOENTZAT – Larrazkoa Elkartean (eguraldiaren arabera goiko edo azpiko gelan izango da)
  • OHARRA: Plaza mugatuak daude (itxaron zerrenda osatuko da eta egunean bertan bajak betetzeko beharra badago, izen-emateen hurrenkeraren arabera emango da parte hartzeko aukera). Asko eskertuko da etorri ezin dutenek Euskara Zerbitzuari abisua aldez aurretik ematea, beste pertsona batzuei parte-hartzeko aukerak emateko. Ez da onartuko azken momentuan izen-ematerik gabeko parte-hartzea plazak mugatuak direlako.

 AUTOBUSA ERABILTZEKO GOMENDIOA

  • KOTXEA APARKATZEKO ARAZOAK EGONGO DIRA (HERRIKO ZENTRUKO KALEAK MOZTUAK EGONGO DIRA).
  • BUS ZERBITZUA ERABILTZEKO, DERRIGORREZ FORMULARIO BAT BETE BEHARKO DUZUE: https://labur.eus/pdYU8
  • APARKATZEKO BI PARKIN ZONALDE UTZIKO DIRA: HILERRIAREN INGURUA ETA HERRIAREN HASIERAN DAGOEN ERREPIDE ZAHARREAN.
Volver arriba