2024ko uztailak 15
Euskarazko literatura lehiaketa – Egile berriak
Iruñeko Udalak urtero antolatzen duen Egile Berriendako Literatura Lehiaketaren 2024eko edizioa abian da. Bi modalitatetan har daiteke parte: poesia eta narrazio laburra. Oinarrietan duzue informazio guztia.
Izen emateko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikatzen denean hasiko da. Hala ere, lanak data hori baino lehen aurkezten ahal dira www.pamplonaescultura.es webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez. Kasu horretan, lana ofizialki jaso dela erregistratuko da deialdia NAOn argitaratu eta hurrengo egun baliodunean. Epea urriaren 28an amaituko da.
Izen emateei, oinarriei eta epaimahaiari buruzko informazio gehiago esteka honetan aurkituko duzue.