2025eko otsailak 6

Ezagutu Kultura Zerbitzuaren informazio-agenda berriaren jarduera guztiak

Erroldatutako pertsonentzako sarreren salmenta 2025eko otsailaren 10ean hasiko da, 10.00etan.

Foto noticia

Kultura Zerbitzuko otsailetik maiatzera bitarteko informazio-agenda dagoeneko eskuragarri dago. Bertan adin guztientzako jarduerak, tailerrak, erakusketak eta antzezlanak aurkituko dituzu. 

Salmenta-egutegi berriarekin, erroldatuentzako eta sisteman alta emandako pertsonentzako sarreren erosketa esklusiboa 2025eko otsailaren 10ean, 10.00etan, egongo da eskuragarri. Horrela, programazio osoan hiru eguneko lehentasuna izango dute (Euskararen Asterako, Go!azen-erako eta Porrotx eta Marimototserako sarrerak izan ezik, 2025eko apirilaren 28an 10.00etan jarriko baitira salgai).

Kultura Zerbitzutik zuen sarrerak eskuratzera eta Aranguren Ibarreko herritarrentzat prestatutako jarduera guztiez gozatzera animatzen zaituztegu.

Ikusi programazio osoa hemen klik eginez!

Volver arriba