Ezagutu otsailetik maitzera bitarteko kultura-agenda berriaren jarduera guztiak
Erroldatutako pertsonentzako sarreren salmenta 2026ko otsailaren 12an hasiko da, 10:00etan. Salmenta orokorra, aldiz, otsailaren 14an, larunbata, hasiko da.
Kultura Zerbitzuko otsailetik maiatzera bitarteko boletin inforatiboa dagoeneko eskuragarri dago. Bertan adin guztientzako jarduerak, tailerrak, erakusketak eta antzezlanak aurkituko dituzu.
Programazioaren artean, Aranguren Ibarreko bi antzerki tailerretako sorkuntzen eszenaratzea nabarmentzen da, ziur baikaude ez zaituztetela axolagabe utziko; horrez gain, umorez beteriko udaberria ‘Madness’, ‘Neura’ edo ‘Una madre de película’ lanekin.
Era berean, familientzako aukerak txotxongiloetatik magiara, pailazoak edo antzerki musikala izango dira.
Hala, erroldatuentzako eta sisteman alta emandako pertsonentzako sarreren erosketa esklusiboa 2026ko otsailaren 12an, 10:00etan, egongo da eskuragarri. Salmenta orokorra, aldiz, otsailaren 14an, larunbata, ordu berdinean, irekiko da.
ADI! Euskararen asteko bi familia jarduerak apirilaren 29tik aurrera egongo dira eskuragarri erroldatuentzat.
Kultura Zerbitzutik sarrerak eskuratzera eta prestatutako jarduera guztiez gozatzera animatzen ditugu herritarrak.
Kontsulta ezazu programazio osoa hemen klik eginez!