FAKTURA ETA AUTOKONTSUMO KOLEKTIBOARI buruzko tailerra.

CEPIM Energia Komunitate Industrialak, Aranguren Ibarreko Udalarekin elkarlanean, tailer hau antolatu du. Maiatzaren 14an, asteartea, egingo da eta maiatzaren 16an, osteguna, Mutiloa Aretoan, 18:30ean.
Tedesna Energías Renovables enpresako Lorenzo Goyeneche industria-aholkulari energetikoak eta Nafarroako Energía Renovables enpresako Fermín Martínez ingeniariak emango dute tailerra.
Enpresaren edo negozioaren faktura elektrikoari buruzko zalantzak argitu ditzakezue eta autokontsumo kolektiboaren funtzionamendua ezagutu.
Antolatzaileek bertaratuko direla baieztatzeko gonbitea egiten diete interesatuei, cepimutilva@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.
Topaketa honek aukera emango du CEPIM garatzen ari den autokontsumo kolektiboko proiektu energetikoaren inplikazioak ezagutzeko eta bertan parte hartu ahal izateko.
Informazio gehiago (.pdf 58KB)
* Norentzat: Mutiloabeiti Industrialdeko enpresa eta negozioak