2020eko maiatzak 14
Familia baratzeen laborantza ekologikorako aholkularitza zerbitzua
Naturguneak online aholkularitza-zerbitzu hau jarri du abian, familiako baratzeen laborantza ekologikoari buruzko edozein zalantza argitzeko. Óscar Ibáñez Salinas nekazaritza ekologikoan aditua da, eta berak erantzungo die galderei.
Kontsultak posta elektronikoz edo WhatsAppen bidez egin beharko dira, eta haiekin batera izen-abizenak eta NANa aurkeztu.
Soilik Aranguren Ibarrean erroldaturik daudenentzako zerbitzua da, eta oraingoz uztailera arte egonen da indarrean.
Bidali zure galderak helbide honetara:
medioambiente@aranguren.es edo 618828802 (WhatsApp)