2023ko azaroak 27

GAITU Egitasmoa

Foto noticia

Gaur GAITU PROIEKTUAREN MARATOIAREKIN hasiko gara (27an kultur etxeko atarian 17:00etatik 20:00etara / 28an eta 29an kiroldegiko sarrera nagusian 17:00etatik 19:00etara) eta 30ean bertan behera geratuko da greba feminista dela eta.

Euskalduna bazara, animatu zure ahotsa modu anonimoan ematera adimen artifizialari euskara irakasteko.

Zain gaituzu!

GAITU Egitasmoaren xedea makinei euskaraz irakastea da, adimen artifizialak euskaraz egin dezan.

Helburua da milaka ahots/hiztun lortzea, Common Voice-Gaitu webgunean (https://gaitu.eus/) esaldi jakin batzuk euskaraz esan eta grabatu ditzaten eta beste hiztun batzuek grabatutakoa ontzat eman dezaten. Horrela, ahots-sintesiaren teknologian diharduten enpresek euskarazko tresnak eta aplikazioak garatu ahal izango dituzte.

Ekimen hau Nafarroako Gobernuak duen Hiruko Itunaren bidez ailegatu da gure Ibarrera, egitasmo irekia da, irabazi-asmorik gabea eta kolaboratiboa. Guztion artean ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.

Aranguren Ibarretik ahots ezberdinak grabatzeko maratoi bat antolatu dugu:

Kultur Etxean:

Azaroaren 27 eta 30ean izango gara (17:00 – 20:00)

Polikiroldegian:

Azaroaren 28 eta 29an izango gara (17:00 – 20:00)

 

Informazio gehiago: Euskara Zerbitzuan

20 URTE EDO GEHIAGO BADITUZU, HURBIL ZAITEZ MARATOIRA ETA ZURE AHOTSA GRABATUKO DUGU!

Volver arriba