2026ko urtarrilak 20
Gazteria Zerbitzuak 2026ko martxora arte gazte-jarduerak biltzen dituen buletin berria argitaratu du
Boxeo eta pilateseko ikastaroak eta Astunera eta Larra-Belaguara txangoak, aipagarrienen artean.
Aranguren Ibarreko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, 31192 Gazte Gune berriaren bitartez, 2026ko urtarriletik martxora bitarteko gazteentzako jardueren buletin berria kaleratu du.
Bertan, datozen hilabeteetarako antolatutako jarduera eta txango guztiak kontsulta daitezke, besteak beste, Astunerako eski- eta snow-txangoa eta Larra-Belaguan erraketena. Horrez gain, buletinak hainbat ikastarori buruzko informazioa ere jasotzen du, hala nola pilates, boxeo edo ‘Martxo osasungarria’ ikastaroari buruzkoa. Azken honek, lau saiotan zehar, errezeta osasungarriak modu dibertigarrian ikasten dituztenentzat baliagarria izango da.
Kontsulta ezazu buletin osoa hemen klik eginez!