2020eko martxoak 24

Genero indarkeria pairatzen duten biktimentzako baliabideek martxan jarraitzen dute

Bakartze egoera honetan, genero indarkeriari buruzko egoerak, etxeko indarkeria eta jazarpen sexualak larriago izaten ahal direla baloratzen da.

Gainera, egoera honen eraginez, indarkeria mota hauen biktimek bere egoera kontatzeko, informazioa eskatzeko eta salatzeko arruntak diren baliabideak erabililtzeko zailtasunak izaten ahal dituzte.

Horregatik, Aranguren Bailarako Udaletik herritarrek beraien inguruan detektatzen ahal duten edozein egoera salatzea eta biktimei laguntza eskeintzea oso garrantzitsua dela azpimarratu nahi du.

 

Genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako larrialdietako baliabide berriak

Beste alde batetik, Berdintasun Ministerioak genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako larrialdietako baliabide berria martxan jarriko du. Estatuko Segurtasun Kidegoek emakumearen kokapenarekin bat bateko mezua jasoko dute. Gainera, datozen egunetan psikologia arreta eskeintzeko chat-a -bat bateko mezu sistema- eskuragarri izanen da. Hau Estatuko Administrazioak kudeatuko du.

 

ARANGUREN IBARREKO INDARKERIARI BURUZKO BALIABIDEAK

Gizarte Zerbitzuak 948 15 13 82 A-O 9:00-14:00

Osasun Etxea (Gizarte Langilea) 948 24 91 05 A-O 8:00-15:00

Berdintasun Zerbitzua 948 15 13 82 A-O 9:00-14:00

Udaltzaingoak 609 42 90 74 A-I 7:00-22:30

Emakume eta familiarentzako zerbitzu juridikoa 948 15 13 82 A-O 8:30-14:30

Indarkeria jasaten duten emakumeei arreta integrala emateko lan taldea 948 00 49 52 eta 948 00 49 53 A-O 8:00-19:00 O 8:00-17:00

Delitu biktimeei arretako bulegoa 848 42 33 76  848 42 13 87  848 42 76 71

016 24 ordu egunean, baliabideak eta eskubideen inguruko informazioa

112 Larrialdiak

recursos eus

Volver arriba