Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko uztailaren 05ean

Mutiloako 1 futbol zelaiko soropila aldatzea

Foto noticia

Aurreko astean hasi zen 1 futbol zelaiko belarraren aldaketa. Astean zehar, egungo belar artifiziala kendu zuten, eta laster berria jarriko dute. Zelar berria 6 mm-ko xafla drainatzaile edo geodreno bat izango da, dagoen oinarri asfaltikoaren gainean jariko dena.

Hau, zelaiaren drainatzea errazteko egiten da. Behin geruza hori jarrita, abuztuko lehen hiru asteetan belar artifizial berria jarriko da gainean.

Proiektua hirigintzako udal-teknikariek idatzi dute. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 225.351,75 eurokoa izan da, BEZik gabe (272.675,62 €, BEZa barne). OPSA (Obras y Pavimentos Especiales, S.A.) enpresari esleitu zaio, 207.278,54 €-ko zenbatekoan, BEZik gabe (250.807,03 €, BEZa barne); horrek esan nahi du %8,02 -ko baja eman zaiola lizitazioari.

Nafarroako Gobernuak 30.000 euroko diru-laguntza ematen du obra egiteko, eta gainerakoa funts propioekin finantzatzen da. Diru-laguntza hori lortzeko, udal onuraduna izan da Kultura eta Kiroleko sailburuaren martxoaren 1eko 10E/2021 FORU AGINDUAREN arabera. Agindu horren bidez, toki-erakundeei kirol-instalazioak berritzeko 2021. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onartu zen.