Hautesle-erroldaren kontsulta 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundetarako
Maiatzaren 28ko hauteskundeak direla eta, Egoitza Elektronikoan izapide bat prestatu da herritarrek hautesle-errolda kontsulta dezaten.
Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 39.1 artikuluaren arabera, 2023ko maiatzaren 28an egingo diren hauteskundeetarako indarrean dagoen errolda 2023ko otsailaren 1ean itxitakoa da. Errolda horretan, 2023ko urtarrilaren 30era arte udalek, kontsulatuek eta erregistro zibilek jakinarazitako mugimenduak jasotzen dira. Errolda horri baietsitako erreklamazioak gehituko zaizkio.
Errolda horretan ez dira kontuan hartzen atzerrian bizi diren hautesleen hauteskunde-barrutietan 2022ko apirilaren 3tik aurrera izandako aldaketak.
Hauteskunde Erroldaren kontsulta EINen
Hautesle-erroldari erreklamazioak aurkeztea
Espainian bizi diren hautesle espainiarrek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte hauteskunde-garaian helbide honetan: https://sede.ine.gob.es/censoElectoralTramitesReclaEleWeb.
Beharrezkoa da Cl@ve sisteman sartzea eta bizi diren udalerriko erroldan izena emanda daudela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea.