2021eko ekainak 14

Helduentzako euskara ikastaroen aurre-matrikulazioa

Foto noticia

Azken hilabeteetan Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarri du abian AEK, aurten ere helduen euskalduntzearen garrantzia plazaratzeko eta adierazteko euskaltegi sendoak behar direla, eta euskaltegi guztiak beharrezko direla jendarte euskalduna badugu amets. Horretarako denok egin dezakegu gure ekarpena. Animatu eta egin ezazu zuk ere aurrematrikula www.aek.eus/aurrematrikula/ edo joan zaitez AEKko edozein euskaltegitara. Aurrematrikula orain egiten baduzu, abantaila guztiez balia zaitezke: matrikulan %5eko deskontua, interesik gabe beste epe bat ordaintzeko aukera, taldea osatzeko lehentasuna.

KURTSOAK MUTILOAN
HASIERA (A1)
9:15-11:45 (astearte eta ostegun) 165 ordu. Uztailetik ekainera 332 €
16:15-18:45 (astearte eta ostegun) 165 ordu. Uztailetik ekainera 332 €

Abuztuaren bukaeran eta irailean zehar AEKko taldeak osatzeko aukera emango da, baina %5eko beherapenik gabe.

AEK KURTSOAK

Zubiartetik ere ikastaroak eskaintzen dira, ekainaren 1etik 20rako matrikulazio epearekin. Matrikula online edo aurrez aurre egin ahal izango da. Bigarren honetarako, hitzordua eskatu beharko da 09:00etatik 13:00etara 848 431 010 telefonoan. Informazio gehiago: https://euskaltegi.educacion.navarra.es/web1 /.

ZUBIARTE

2020/21 ikasturtean euskara ikasteko Aranguren Ibarreko Udalari eskatu zaion diru-laguntza dela eta,

BESTE LAGUNTZEI BURUZO ZINPEKO AITORPENA

Volver arriba