2023ko uztailak 5

Hitzordu kulturala uztailaren 21ean, Irulegiko mendian

Foto noticia

Aranguren Ibarreko udalak, uztailaren 21ean, 18:00etan, eta Urmuga* 2023 kultur proposamenaren barruan, kontzertu bat eskainiko du Irulegiko mendian, aztarnategiaren ondoan, Baigorriko gaitariak, Gorka Hermosa, Garikoitz Mendizabal, Korrontzi eta Leturia taldeak, Rafa Rueda eta Et Incarnatus orkestra bertan izango dira.

Ekitaldiak izan dezakeen interesaz jabetuta, eta edukiera mugatua izango denez, gure bizilagunek lehentasuna izatea nahi dugu, hortaz, hilaren 11 arte lehentasunezko gonbidapenak online hartzeko denbora bat egongo da.

Horretarako, beharrezkoa da erroldatutako pertsonak kultur etxeko salmenta sisteman alta emanda egotea eta Aranguren Ibarrean erroldatuta daudela egiaztatzea. Alta kudeatu behar baduzu, 10 eta 11n 10:00etatik 13:00etara dei diezagukezu 948 29 14 89 telefonora.

Aurretik bizilagun gisa online sarrerak erosi badituzu, zure kredentzialekin sartu besterik ez duzu egin behar.

Egun horretatik aurrera, gonbidapenak publiko orokorrarentzat izango dira www.urmuga.eus webgunean.

Jarduera zuen interesekoa izatea espero dugu.

SARRERA SALMENTA: https://es.patronbase.com/ArangurenEu/Productions

 

* Urmuga 2023 uztailaren 12tik 30era bitartean ospatuko da, 19 mendi martxa eta 12 kontzerturekin. 4 eta 9 ordu arteko iraupena izango duten etapa horien bidez, parte-hartzaileek Anguloko mendatea eta Linzako aterpea lotuko dituzte, besteak beste, Tologorri, Gorbeia, Anboto, Aketegi, Lindus, Saioa, Okabe, Orhi eta Auñamenditik igaroz.

Mendizaleek 12 kontzertuz gozatuko dute Urduña, Otxandio, Araia, Errenteria, Aizpearro, Irulegi, Baigorri, Salbatoreko baseliza, Irati, Orhiko tontorra, Zaraitzu eta Izabako paisaia pribilegiatuetan.

Kontzertu “ez jendetsu eta ez hiritar” horietan, estilo eta belaunaldi askotako artistek joko dute, Et Incarnatus orkestrak inguraturik.

Laguntzen egon nahi baduzu egun horretan, mesedez Euskara Zerbitzuari jakinarazi, eta adi egon deialdira.

Volver arriba