2022ko apirilak 13
Ibarreko Euskararen Asteko 20. urteurrena 2022

Ibarreko hogeigarren Euskararen Astea maiatzaren 4tik 9ra ospatuko da eta informazio guztia hemen jarri eta eguneratuko da: https://www.aranguren.es//eu/euskararenastea/
20. urteurren hau ospatzeko 10 eta 16 urte bitarteko gazteak Mutiloan graffiti edo horma-irudi bat egitera gonbidatu nahi ditugu.
Patxi Huarte Alemán irakasle eta arte ederretako lizentziadunak lagunduko die gazteei horma-irudi kolektibo hori egiten. Parte-hartze prozesu artistiko hau bizipen partekaturako, elkarrizketa, gogoeta eta sormenerako gunea izango da. Gainera, prozesuaren emaitza horma-irudi bat izango da, ingurunea aberastuko duena eta elkarbizitza atseginagoa egingo duena.
Prozesua hiru saiotan garatuko da:
- Apirilak 28 eta maiatzak 5ean, 17:30etik 19:30era.
- Maiatzak 8an, igandea, 10:00etatik 13:00etara.
Lekua: zehazteko.
Mugatutako plazak. Doakoa, apirilaren 22tik 26ra bitartean hemen izena emanda: https://www.aranguren.es//eu/euskararenastea/