2022ko martxoak 22

Igande honetan ospatuko da Korrika Txikia Taxoaren

Foto noticia

Azkenik iritsi da Korrika dela eta Taxoaren ospatzen den Korrika Txikiaren eguna. Egitaraua goizeko 12:00etan hasiko da. Momentu horretan, apirilaren 2an Mutiloatik pasako den Korrikako kilometroa erosteko ekarpena egin duten Ibarreko hamabost talde eta eragile baino gehiagok Korrika simulakroa eginen dute eta frontoian hasi eta bukatuko den ibilbidean zehar lekukoa pasako diote.

Bere ekarpen ekonomikoa eginez Mutiloako 522. kilometroa erosteko laguntza eskaini duten talde, elkarte edo eragile ezberdinek Korrika Txikiko lekukoa zehazki non hartuko duten jakiteko, ikusi hemen:

Bere ekarpen ekonomikoa eginez Mutiloako 522. kilometroa erosteko laguntza eskaini duten talde, elkarte edo eragile ezberdinek Korrika Txikiko lekukoa zehazki non hartuko duten jakiteko, ikusi hemen:

https://www.google.com/maps/d/edit?mid=1A1WEVJDGsTMLW9U07zFqZ7jyMSUpiayG&usp=sharing

Ohar garrantzitsuak:

  • Lekukoa daramanak autoaren atzetik eta pankartaren aurretik joan beharra du. Lekukoa uztean pankartaren atzean jarri beharko du.
  • Gainontzeko parte hartzaile guztiak lasterketa guztian zehar pankartaren atzetik joan beharko dute.

Jarraian Irulegi Euskara Taldekoek Korrikako kilometroa erosteko diru bilketarako eskainiko dituzten pintxo eta poteak hartzeko aukera izanen dugu, Ibarreko dantzari txikien dantzaldiaz gozatzen dugun bitartean. Korrika 22ko materiala erosteko aukera ere izanen da.

Hainbeste dira arratsaldeko 16:00etan eginen den gynkanan parte hartzeko izena eman duten haurrak, bi taldetan banatuko direla: Haur Hezkuntzako haurrek altxorraren bila eginen dute leku zehatz batean, Lehen Hezkuntzakoak ordea gynkana eginen dute herri osoan zehar.

Jolasek irauten duten bitartean, horietan parte hartzen ez dutenek, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak eskainitako plaza dantza edo erromeriaz gozatu ahalko dute eta eguna bukatzeko, guztiok batera dantzatuko dugu Korrika kantako koreografia. Hemen duzue entsaiatzen hasi ahal izateko:

 

Zuen zain izango gaituzue

Volver arriba