2023ko abenduak 26

III. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online

Foto noticia

ERA Eskola sortu zen 2020an: gurasoentzako trebakuntza online. Aurten jada III. edizioa argitaratu egin da eta beste hainbat baliabide eskura dituzue era.eus webgunean (Baliabideen atalean). Plataforma hau 0-12 urte bitarteko D ereduko haurren familiei zuzenduta dago.

Aurtengo ERA ESKOLAk edizioan Amelia Barquin, Kike Amonarriz eta Nerea Permach hizlariak ditugu, eta saio guztiak YouTube kanalean ikusgai daude, baita podcast formatuan, Spotify plataforman ere. Bi zerrendatan antolatu ditugu hitzaldiak, euskarazko ERA Eskolak programa eta gaztelaniazko ERA Eskola programa.

ERA Eskolaren aurreko ediziak ere, Gurasoentzako Aholkuak azpiatalean aurkituko dituzue.

2023ko hizlariak, gaiak eta saioetara loturak:

_

1. Amelia Barquin: “Kulturarteko hezkuntza, euskara eta familien hizkuntzak”

2. Kike Amonarriz: “Nola lortu, modu erraz batean, gure haurren inguruan euskara gehiago erabil dadin?”

3. Nerea Permach: “Euskararen sustapena nerabezarorako trantsizioan”

_

Erlazionatutako albiste batzuk:

Gurasoentzako ERA eskolen III. edizioa abian da – Iruñerria – euskalerriairratia.eus

ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza 3. edizioa antolatu dute Euskarabideak eta toki entitateetako euskara zerbitzuek (navarra.es)

Volver arriba