INGURUMENAREN ASTEA ARANGURENGO IBARREAN
Apirilaren 8tik 14ra
Ingurumenaren kontserbazioan denok dugun eginkizunaz gogoeta egiteko astea da.
Izen emateak 948012012 telefonoan apirilaren 4tik aurrera.
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ERRONKA: ESKOLARA BIZIKLETAZ.
Noiz? Apirilaren 4tik 17ra.
Goizero edo arratsaldero, ikastetxearen sarreran aparkatuta dauden bizikletak edo patineteak 25 baino gehiago badira, ikastetxeak material hezigarria jasoko du. Gainera, astero, parte-hartzaileen artean sari bat zozketatuko da.
ARROPA AFRIKAKO OIHALEKIN KUSTOMIZATZEKO TAILERRA
Arropa erabiliari bigarren bizitza emateko.
Apirilak 8 eta 15, 17:30etik 20:30era
LIKUATU EKOLOGIKOAK EGITEKO TAILERRA
Jarduera honen bidez, garaian garaiko eta 0 kilometroko fruta eta barazki ekologiko likuatuen zaporea eta onurak dastatuko dituzu.
Apirilak 9, 19:00etan.
KAMISHIBAI: LU SHZUREN AMETSA + FAMILIENDAKO TAILERRA: EGIZU ZEURE TRAPUZKO PANPINA
Lu Szhu haur dagonmei bat zen eta jostailu-lantegian ari zen lanean. Lu Shzuk panpina polit haiek ikusi zituenean, haietako bat eskuratu nahi izan zuen! Horrela, behin batean, plan arriskutsu bat bururatu zitzaion.
Hau Lu Szhuren istorioa da, baina baita Txina, Kanbodia eta Bangladesheko milaka neskatorena ere. Gure neskatoaren bidez, eta tailerraren bitartez, haurrei erakutsi nahi diegu zeinen bizimodu
ezberdina izan dezaketen haiek bezalako beste haur batzuek beste herrialde batzuetan, horretaz kontzientzia har dezaten.
Apirilak 10, 18:00
JOSTAILU ETA LIBURU ERDI BERRIEN ELKARTASUNEZKO AZOKA SAN PEDRO IKASTETXE PUBLIKOAN
Apirilaren 11n eta 12an, osteguna eta ostirala, 16:30etik aurrera, ikastetxean.
Biltzen den diru guztia Peruko Casa Hogar Amazonas El Muyo Elkartearentzat izanen da, Mutiloako Xabi Luna auzokidearen bidez. Argibideetarako:
mercadillosolidariomutilva@gmail.com
TXIKIZOROAK SUKALDEAN
Osagai ekologikoak prestatzeko sukaldaritza tailerra, 4 eta 12 urte arteko haurrentzat. 4tik 6ra urte bitartekoek heldu batekin egon beharko dute.
Apirilak 13, 17:00etan
TXANGOA MUGARTEARA
Astea bukatzeko, familiendako txango bat eginen dugu Mugarteako Parkera. Ardiez gain, putzuak ikusiko ditugu, haietan zer animalia dabiltzan jakiteko, bai eta saguzarren etxea ere.
Gero, ogitartekoa jan eta astia ere izanen dugu Eguzki plazan jolasteko.
Apirilak 14, 11:00etan
Info gehiago: Agendan