2026ko apirilak 7
Irekita 2026ko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea
Ordainagiriak 2026ko maiatzaren 5era arte ordaindu ahal izango dira.
Aranguren Ibarreko Udalak 2026ko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea ireki du. Horrela, herritarrek maiatzaren 5era arte ordaindu ahal izango dituzte ordainagiriak, egun hori barne.
Zergaren ordainketa helbideratuta duten zergadunek borondatezko ordainketaren epearen azken egunean, hau da, maiatzaren 5ean, egingo dute zordunketa beren kontuan.