Irene Miñaur, irakurketa sustatzeko lehiaketaren irabazle

“Liburu irekia mintzo den garun bat da; itxia, zain dagoen lagun bat; ahaztuta, barkatzen duen arima bat; suntsituta, negarrez ari den bihotz bat”, esaldi honekin ireki du Aranguren Ibarrak 2021eko liburuaren egunaren ospakizuna. Aurten, inoiz baino gehiago, liburuak gure bidelagun handiak izan dira. Hori dela eta, liburuaren eguna ospatzeko adin guztietarako aunitz jarduera antolatu dira, haien artean, irakurzaletasuna sustatzeko kartel txapelketa, Kultur Etxeak eta Liburutegian antolatutakoa.
Irene Miñaurren ‘Nutrición-Elikadura’ izan da aurtengo edizioaren kartel irabazlea. Olga Balbonak (liburutegiko ordezkaria), Nora Bengotxeak (Arangurengo kultur teknikaria) eta Alejandro Fernandez Aldasoro idazleak osatutako epaimahaiak, aurkeztutako hamalau lanak kalifikatu eta hautatu ostean, 120 euroko saria eman zioten “Liburu bat, espirituarentzako elikadura” leloa daraman kartelari.
Epaimahaiak diseinuaren kalitatea eta irakurketaren garrantzia azpimarratzen duen mezuaren egokitasuna nabarmendu ditu. Saria apirilaren 22an emango diote Irene Miñaurreri, Alejandro Fernandez Aldasororekin izandako elkarrizketa amaitzean. Maitane Aldabaren “Otra Dimensión” kartela ere aipatu nahi du, euskarazko testurik ez izateagatik deskalifikatua geratu dena, baina, epaimahaiaren ustez, ideia eta diseinuagatik nabarmentzen dena.
Antolatzaileek aukeratutako lanaren egilea eta gainerako parte-hartzaileak zoriontzen ditu, eta lehiaketa honen hurrengo edizioetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Lanak Arangurengo Kultur Etxeko hallean egongo dira ikusgai.
2021eko liburuaren eguna ospatzeko prestatu diren jardueren artean, alde batetik, Alejandro Fernández Aldasoro idazlearekin apirilaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan egingo den topaketa dago, sarrera doan, baina aldez aurretik gonbidapena hartu beharko da. Bestalde, “Una leectora desaforada. Una pasión muy real por los libros”, Victoria Iriartek idatzi eta zuzendutako antzezlana apirilaren 23an izango da, 19:00etan, sarrera bakoitzak 3€ren truke.