2018ko irailak 12
Irulegiko Gaztelua: 2018ko Irailak 27-29
Irulegiko gaztelua Iruñerrian hobekien ezagutzen eta mantentzen den Nafarroako Erresumako Erdi Aroko gotorlekua da. Gaur egun, gazteluaren ikerketa-lanak amaitzen, berau kontsolidatzen eta balioan jarraitzen dugu. Aldi berean, aztarnategia bere osotasunean ulerturik, Burdin Aroko herrixka gotortuaren inguruko ikerketekin hasi gara. Orain arte bezala, Arangurengo bailarako herritarrekin batera lan eginaz, gazteluko mantentze-lanak egin eta harresia zaharberrituko da.
Auzolanean izena emateko jarri kontaktuan zenbaki edo korreo honetan: 609393443 edo idazkaritza@aranzadi.eus.
- Irailak 27-29, 10:00-16:00. Indusketen amaitzea eta zuloaren estaltzea. Indusketa ordutegiaren barruan igotzen den orori aztarnategiaren eta indusketaren bisita eskainiko zaio.
- Irailak 28, 20:00, Labianoko Larrazkoa elkartean. 2018an egindako arkeologia-lanen inguruko hitzaldia.
- Irailak 29, 09:00-14:00. Auzolan eguna + paellada + arkeologoen azalpenak, materialen erakusketa eta erdi aroko musika.