2021eko maiatzak 25

Iruñerriko jasangarritasun jardunaldiak

Foto noticia

Plazer handiz aurkezten dizkizuegu Iruñerriko Jasangarritasun Jardunaldiak eta Jose Ignacio Sanz Arbizu Toki Garapen Iraunkorreko Jardunbide Egokien Saria Emateko Ekitaldia.

Ekitaldi horiek Civican zentroan eginen dira, ekainaren 9, 10 eta 11n, goizez. Izen-emateak maiatzaren 10etik aurrera egin ahalko dira esteka honen bitartez: https://www.nels.es/pages/jornadas-de-sostenibilidad

Arratsaldez ere gaiari lotutako jarduerak eginen ditugu. Lau gai-multzo jorratuko dira, eta hauetan, ikuspegi orokor bat eta inspirazio gisa erabil ditzakegun esperientzia arrakastatsuak aztertuko dira, gure egungo errealitatea ikusarazteko, zailtasunak ikusi, eta etorkizuneko erronka berriei buruz hausnartzeko:

 

          Biodibertsitatea-Azpiegitura berdea

          Klima Aldaketa

          Ekonomia Zirkularra

          Mugikortasun Iraunkorra

 

Ingurumen Departamentuaren eta NELS Sarearen ekimena da, baina baita beste askoren lankidetza: Iruñerriko Mankomunitatea, Iruñeko, Atarrabiako eta Arangurengo udalak, Nasuvinsa, Nilsa eta GAN enpresa publikoak eta Civican zentroa bera.

Jardunaldi horiek eskualdeko jasangarritasunean lan egiten duten eremu publikoko kargu politiko eta teknikariei zuzenduta daude: tokiko erakundeak, Nafarroako Gobernua eta enpresa publikoak, bai eta prestakuntza-erakundeei eta interesa duten profesionalak ere.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu beren ahaleginean laguntzen duten erakunde eta pertsonei. Ildo beretik, jardunaldi hauek arrakastatsuak izan daitezen eskatu nahi dizuegu erantzukizunez eta egungo egoera kontuan harturik jokatzeko.

ESKUORRIA

Volver arriba