Jada abiagarri Joan ta Etorri aplikazioa
Dagoeneko martxan dago uda honetako BANOA ETA NATOR zerbitzuetarako txartelak erosteko app berria.
16 eta 30 urte bitartean badituzu eta Aranguren Ibarrean erroldatuta bazaude, bertan erregistra zaitezke. Datu-baseko alta eskuzkoa da, beraz, azken unerako ez uztea gomendatzen dugu. Gogoan izan 16 urtetik gorakoa eta 18 urtetik beherakoa bazara, aitak/amak/tutoreak sinatutako baimen hau eraman behar duzula Aranetxea-Aranguren Ibarreko Gazte Etxera: [/ docs/Autorizacion/Autorizacion_General_Voy_y_Vengo.doc].
Joan-etorriko txartelaren prezioa: 3 €Haraneko herrientzat eta 5 €Haranetik kanpoko herrientzat.
TIKETEN EROSKETA AURREKO ASTELEHENETAN AKTIBATUKO DA JOAN-ETORRIKO ZERBITZU BAKOITZEAN, ETA ZERBITZU HORRETARAKO TIKETAK BAKARRIK EROSI AHAL IZANGO DIRA.
Autobusetara sartzeko, nahitaezkoa da NANa txartelarekin batera (mugikorrean edo inprimakian) gidariari edo sarbide-kontroleko langileei aurkeztea.
AUTOBUSEN ERABILTZAILE GUZTIAK AUTOBUSEN ERABILERA ONA EGITEAZ ETA ZERBITZUETAN PORTAERA ONA IZATEAZ ARDURATZEN DIRA. ARDURAGABE JOKATZEAK ERAGINDAKO GORABEHERA OROK ONDORIOAK IZANGO DITU.
Zalantzak argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke juventud@aranguren.es helbide elektronikoaren bidez edo 948 23 75 58 telefonoaren bidez, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 13:00etara.