2025eko urriak 10
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (J.E.Z.) 2025eko borondatezko ordainketa egiteko epea ireki da
2025eko J.E.Z. ordaintzeko epea azaroaren 5ean amaituko da.
Aranguren Ibarreko Udalak jakinarazten du,martxoaren 10eko 2/1995 Nafarroako Toki Ogasunei Buruzko Foru Legearen 146. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, 2025. urteari dagokion Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagozkion ordainagiriak sortu direla.
Hala, borondatezko ordainketa egiteko epea 2025ko azaroaren 5era arte zabalik egongo da.
Zerga helbideratuta duten ordainagiriei borondatezko ordainketa epearen azken egunean, hau da, azaroaren 5ean, kargatuko zaie ordainketa beraien kontuan.