2025eko apirilak 22

Jaso zure Euskaraldiako txapa!

2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiaren IV. edizioan parte hartuko duten herritarrek jada jaso dezakete identifikazio-txapa Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan.

Foto noticia

Gero eta gutxiago falta da Euskaraldiaren IV. edizioa hasteko. Ekimen honek euskara herritarren egunerokoan erabiltzea sustatzen du eta aurtengo edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. 

Euskara ulertzen edo hitz egiten duten herritar guztiek parte har dezakete, eta horretarako, bi txapa motetatik bat aukeratu behar da: ‘Ahobizi’, ahal duten guztietan euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen dutenentzat; edo ‘Belarriprest’, euskaraz hitz egin nahi dutenak entzuteko prest daudenentzat. 

Txapa lortzeko, izena https://izenematea.euskaraldia.eus webgunean eman behar da, Aranguren herria hautatuta. Behin izen-ematea eginda, txapa Aranguren Ibarreko Udaletxeko lehen solairuan dagoen Euskara Zerbitzuaren bulegoan jaso daiteke, astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00etara. 

Anima zaitez parte hartzera eta bultzatu euskara ibarreko eguneroko bizitzan! 

Volver arriba