2025eko martxoak 3

Joanes Ilarregik eta Nerea Ibarzabalek martxoaren 15ean Bertso Bazkaria animatuko dute Taxoaren

Bazkarirako txartelak martxoaren 10era arte egongo dira eskuragarri Kultur Etxean.

Foto noticia

Hurrengo martxoaren 15ean, larunbata, Taxoareko Belaran elkartean Bertso Bazkaria ospatuko da. Irulegi Euskara Taldeak eta Aranguren Ibarreko Udalak antolatutako bazkaria Joanes Ilarregi eta Nerea Ibarzabal bertsolariek animatuko dute. 

Bazkaria 14.30etan hasiko da, baina bertaratutakoek 13.00etatik aurrera vermut alai batez gozatu ahal izango dute Oinutsik Dabilen Bandaren musikari esker, herrian zehar ibiliko baita giroa berotzeko. 

Bazkarirako txartelak 2025eko martxoaren 10era arte erosi ahal izango dira Aranguren Ibarreko Kultur Etxean, 20€ helduentzat eta 7€ haurrentzat. Gainera, nahi dutenek aukera begetarianoa gozatu ahalko dute txartela erosteko unean abisatuz gero. 

Aforoa mugatua denez, txartelak ahalik eta azkarren erostea gomendatzen da, ekitaldi hau ez galtzeko. Aranguren Ibarreko Udaletik herritarrei gonbita egiten diegu aurtengo Bertso Bazkarian parte hartzera!

Kontsulta ezazu kartela pdf formatuan hemen klik eginez.

Volver arriba