Konfinamenduak irauten duen bitartean, erantzunkide izan!
Aranguren Ibarreko Udalak konfinamenduak irauten duen bitartean, erantzunkidetasuna bultzatzeko kanpaina kaleratu du.
Ardura partekatutik zaintza lanak banatzeko hainbat jarraibide eta gomendio prestatu ditugu.
Eta gaurko konpromisoek, etorkizun partekatuagoa eginen dute!
ERANTZUNKIDE IZAN!
Konfinamenduak irauten duen bitartean
- Familiako kide guztiei balorea eman
Denak, neurri batez edo bestez, etxeko lanak egiteko gai gara.
- Lanak zuzen banatu, eta pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera
Noski, adinez oso txikia den neskak edo mutilak afaria ezin izanen du prestatu, baina ziur mahai jarriko du primeran.
- Pertsona bakoitza bere lekuaz arduratzen da
Nesken, mutilen eta gazteen logelak haien lurraldeak dira, eta zaindu behar dituzte, hor pasatzen baitute denbora asko.
- Lanen antolakuntza
Egutegi txikia eta malgua prestatzea ideia ona da. Pertsona guztiek laguntzen badugu, guztiontzako denbora libre gehiago izanen da.
- Errefortzu positiboa eman
Ahaleginak eta lorpenak baloratu eta saritu, gehien bat, pertsona txikienenak.
- Etxeko lanak elkartzeko eta ikasteko familiaren jarduerak izaten ahal dira.
Momentu horiek aprobetxatu gure familiako kideekin lotura indartzeko, eta etxan momentu atsegin batean bihurtuz.
- Ez dakienari irakatsi
Familiako kide batek ezin badu edo ez badaki lan zehatz bat egiten, bere ordez egitea ez da komenigarria. Egiten eta akatsetatik ikasten lagundu behar diogu.
Gaurko konpromisoek, etorkizun partekatuagoa eginen dute!