Kontsulta ezazu aurtengo Gabonetako eta 2026ko urtarrileko eta otsaileko programazio kulturala
Erroldatutako pertsonentzako sarreren aurre-salmenta abenduaren 15etik 17ra irekiko da. Salmenta orokorra, aldiz, ostegunean, abenduak 18, 10:00etatik aurrera, izango da.
Aranguren Ibarreko Udalak, Kultura Zrbitzuaren bidez, jada aurkeztu du aurtengo Gabonetako programazio kulturala, baita 2026ko urtarrilekoa eta otsailekoa ere. Familia osoarentzat pentsatutako eskaintza anitza da eta tailerrak, ikuskizunak, jarduerak eta filmak, besteak beste, ekarriko ditu Ibarrera.
Hala, aurten, Gabonetako programazioaren barruan, dagoeneko tradizionala bihurtu den ‘Sormen Txokoa’ nabarmendu daiteke: familiek atseden hartu, margotu edo mahai-jokoekin entretenitzeko gunea. Halaber, txikienen sormena sustatuko duten hainbat tailer, eta 2025.urteari amaiera emango dioten antzerki-lanak eta kontzertuak eskainiko dira. Era berean, Olentzeroren eta Maridomingiren, baita Errege Magoen etorrera, ezinbesteko hitzorduak izango dira familia osoarentzat. Aranguren Ibarreko Udalak herritarrei gonbita egiten die bolondres bezala parte hartzera.
Ibarrean erroldatutako pertsonentzako kultura eskaintza osoaren sarreren aurre-salmenta abenduaren 15ean, astelehena, goizeko 10:00etan hasiko da, eta abenduaren 17ra arte egongo da zabalik. Bestalde, salmenta orokorra abenduaren 18an irekiko da, 10:00etan.
Bi aukeretan, sarrerak aldez aurretik jaso daitezke aurrez aurre Kultur Etxeko leihatian, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, edo emanaldi bakoitzaren aurretik 30 minutu lehenago. Online ere eskuratu daitezke, www.aranguren.es/kultura estekaren bidez.
Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura Zerbitzuak herritar guztiak datozen hilabeteetarako kultura-eskaintza honetaz gozatzera animatu nahi ditu.