Kontsultatu Euskararen Asteko eta Eguneko programak
Adi bazkari-txartelen, haurrentzako jolasetan izena ematearen eta taxi zerbitzuaren berrietara.

Aurten, Euskararen Astea maiatzaren 5etik 10era egingo da, eta haur, gazte eta heldu guztientzako euskarazko jarduerak egongo dira. Euskararen Eguna Mutiloan izango da, maiatzaren 10ean. Euskararen Astearen egitarau osoa dagoeneko ikus daiteke.
Aurten ere Porrotx eta Marimotots pailazoekin edo Go!azen taldeko gazteekin gozatuko dugu. Helduentzat euskarazko bakarrizketak egongo dira, eta herritar guztiek tarte bat izango dute maiatzaren 9an, ostirala, bizikleta martxan eta maiatzaren 10ean, larunbata, Euskararen Egunerako antolatutako ekintzetan.
Bazkari eta ogitartekoetarako tiketak
Bazkari eta ogitartekoetarako ezinbestekoa izango da tiketak aurkeztea. Txartelak Kultur Etxean salduko dira, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 21.00etara bitartean, maiatzaren 5era arte. Ordainketa eskudirutan egin beharko da. Bi modalitate eskainiko dira: bazkari herrikoia (25€ helduentzat eta 13€ txikientzat, cateringa barne) eta bazkari autogestionatua (2,5€).
Haurrentzako jolasak eta tailerrak
Bazkalostean, adin desberdinetako (4 urtetik 12 urtera) jolas eta tailerren txanda izango da. Ordutegia 16.00etatik 18.00etara izango da. Izena 012 telefonoaren bidez eman behar da (948 012 012, tarifa finkoetarako kosturik gabe) plaza ziurtatzeko. Epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik.
Doako taxi zerbitzua
Aurten, Ibarreko herrietako bizilagunek doako taxi zerbitzua izango dute Mutiloaraino joateko eta itzultzeko, Euskararen Eguna dela eta. Zerbitzu horretaz baliatu ahal izateko, maiatzaren 5era arte eman beharko da izena 012 telefonoaren bidez.
Kontsulta ezazu Euskararen Eguneko egitarau osoa hemen klik eginez!