2023ko uztailak 17

“Kontziliaziotik zaintzara” kanpaina

Foto noticia

Udazkenean Aranguren Ibarreko Udala Nafarroako Zainketen aldeko Itunak programara atxikitzea aurreikusita dago.

Helburua da Nafarroako Foru Komunitatearen eta toki entitateen konpromisoa sustatzea, bai eta erakunde publiko, pribatu eta sozialena ere, zainketekin.

Zaintzak ikusarazteko, aitortzeko, partekatzeko eta birbanatzeko ekintza zehatzak garatzen dituzten akordio-multzo bat dira.

Akordio horiek zainketak bizitzaren eta politika publikoen erdigunean jartzeko proposamenak eta irtenbideak artikulatzen dituzte.

Baina… ba al dakigu zer alde dagoen lehendik zeuden kontziliazio-itunen eta egungo zaintza-itunen artean?

Hori azaltzeko, Nafarroako hainbat udalek, tartean Aranguren Ibarrekoak, kanpaina bat diseinatu dute, trantsizio horrek zer dakarren agerian uzteko, hau da, kontziliazioaren paradigmatik zaintzara igarotzeko.

Gehiago ikas dezakezu hemen (.PDF 1,76MB) edo erantsitako bideoan.

Volver arriba