2022ko martxoak 28

Korrika Txiki jendetsua

Foto noticia

Oso jendetsua izan da igande honetan Taxoare herrian ospatu den Korrika Txikia. Datorren larunbatean, apirilaren 2an, Mutiloatik pasako den (11:25ean Mugarteako errotondan) Korrikaren 522. kilometroa erosteko beren ekarpena egin zuten talde eta eragile guztiez gain, 350 pertsonek parte hartu zuten autogestionatutako bazkarian eta 150 haur inguruk arratsaldeko jolasetan.

 

Egun osoan zehar giro aparta egon zen, eta haur zein helduek eguraldi eguzkitsu eta atseginaz gozatzeko aukera izan zuten. Taxoareko kaleetan barna ibili zen Korrika simulakroaren ondoren, Ibarreko dantzari txikiek erakustaldia eskaini zuten.

 

Bazkalondoren, txikientzat jolasak egon ziren eta handiagoentzako dantzaldia. Eguna ausartenek parte hartu zuten 22. Korrika kantaren koreografiarekin egindako flashmob batekin amaitu zen.

 

 

Volver arriba