Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailaren 24an

Kultur Etxeak ordutegia zabalduko du

Foto noticia

Irailaren 27tik aurrera kultur etxeak ordutegia luzatuko du.
Ordutegia: 09: 00etatik 13: 00etara eta 14: 00etatik 21: 30era.
Gogorarazi nahi dizuegu leihatila irekita dagoela 10: 00etatik 13: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara astelehenetik ostiralera eta emanaldia baino 30 minutu lehenago.

Bestalde, astelehenaz geroztik (hilak 27), aretoak berriro alokatzen zaizkie enpresei eta auzo-erkidegoei, araudiak unean-unean ezartzen dizkigun edukiera-murrizketekin.

Aretoen okupazioa dela eta, honako egun hauetan kontsulta egin ahal izango da:

  • 10. aretoa, astelehenetik ostiralera
  • Ludoteka-aretoa astelehen edo ostiraletan (asteartetik ostegunera okupatuta egoten da)

Eskaera telefonoz (948 29 14 89) edo posta elektronikoz egin dezakezue, c.culturarecepcion@gmail.com helbidean, data, ordua, aurreikusitako parte-hartzaile kopurua eta beharrak adierazita.
Aplikatuko diren tasak udal-ordenantzan ezarritakoak izango dira.