2024ko abenduak 18
Lagundu Errege Magoei Aranguren Ibarreko Kabalgatan!
Eman izena 2024ko abenduaren 26an eta 27an, 18.15etik 19.45era, Kultur Etxean.

Aranguren Ibarreko Errege Magoen Kabalgataren ezaugarri nagusia bertako bizilagunen parte-hartzea izan da beti. Hori dela eta, 12 eta 99 urte bitartean baldin badituzu, anima zaitez kabalgatan parte hartzera, 2025eko urtarrilaren 5ean.
Abenduaren 26an eta 27an eman dezakezu izena, 18.15etik 19.45era, Kultur Etxean.