LANDAREENGANAKO LILURAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 18an ospatzen da, landareen gaineko ikerketak gizartearentzat duen garrantzia gogoratzeko. Maiatz osoan, ehunka ekitaldi eginen dira mundu zabalean ospakizunarekin bat egiteko.
Honako jarduera hauek prestatu ditugu:
ORKIDEAK IKUSTEKO IBILALDI GIDATUA
Harrigarria gertatuko zaizu zenbat orkidea ezberdin aurkituko ditugun.
Maiatzak 11, 17:00etan
Lekua: Aranguren.
INGURUMEN PROGRAMA SENIORRA
IBILALDI GIDATUA GURE INGURUKO SENDABELARRAK IKUSTEKO.
Maiatzak 15, 17:00etan
Mutiloa.
TAILER TEORIKO-PRAKTIKOA: LANDAREAK, LANDAREEN SENDAGARRI
Ikasi aurre egiten zure baratza kaltetzen duten izurri eta gaitzei, betiere intsektizidarik eta herbizidarik erabili gabe.
Maiatzak 17, 19:00etan
Mutiloa.
TAILERRA: ZIENTZIA HAURRENTZAT
Zientzia praktikoa 6 eta 12 urte arteko haurrentzat: botanika.
Maiatzak 18.
10:15etik 11:45era. Adina: 9 – 12 urte
12:00etatik 13:30era. Adina: 6 – 8 urte.
Mutiloa.
Info gehiago: agenda.