2021eko urriak 13
Lantegia gaztelaniaz: No sé euskera, ¿Yo qué puedo aportar?
Euskaraldia bi urtero 16 urteko pertsonek euskara gehiago erabiltzeko egiten dugun entrenamendua da. Ariketa horretan euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai garenok parte hartu dezakegu, baina zer ekarpen egin dezakete euskaraz egiten edo ulertzen ez duten euskaltzaleek? Euskaltzaleen Topaguneak gidatutako lantegi honetan pertsona bakoitzak bere hizkuntza egoeratik abiatuta eskaini dezakeena landuko da.
Egoera horretan dagoen norbait ezagutzen baduzu, animatu ezazu lantegi honetan parte hartzera:
Noiz: Urriak 19, asteartea, 19:00etan
Lekua: Udaletxeko Erabilera Anitzeko gela (San Pedro plaza)
Izen emateak Euskara Zerbitzuan:
948 15 01 93 (9:00 -14:00)
Zoritxarrez, parte-hartzailerik ez dagoenez, tailerra bertan behera utziko da.