2021eko irailak 24
Larunblai izenemateak

Zabaldu zure seme-alabari euskaraz hazteko aukera!
Larunblairen helburua da eskolatik kanpo haurren arteko harremanak euskaraz izatea, ekintza jostagarri ugari egiten dituzten bitartean. Talde bakoitza bi hezitzailek gidatuko dute ikasturtean zehar. Zergatik Larunblai?
- Euskara lagunak egiteko, jolasteko eta sentitzeko modu bat delako.
- Haurrek euskara bizipen positiboekin lotzen badute, euskaraz bizitzeko aukerak handitzen dituztelako.
- Jolasaren bitartez gure seme-alabek euskara eskolatik kanpo ere erabiltzea lortzen delako.
- Larunblaien euskaraz jolastuz lagun berriak eta bizipen dibertigarriak izaten dituztelako.
Lehen Hezkuntzako 2. eta 6. mailen bitarteko haurrentzat
Izena emateko epea: irailak 15etik 30era
Hemen egin dezakezu: https://topagunea.eus/larunblai/larunbai-aranguren/
Izen-emateko irizpideak:
- Lehentasuna izango dute 2020/2021eko Larunblaiko partaideek
- Plazak baino izen emate gehiago badaude, herrian erroldatutakoek lehentasuna izanen dute. Hala ere, beharrezkoa bada, zozketa erabiliko da plazak esleitzeko.
- Lehentasuna dutenak onartu eta gero geratzen diren plazak gainerakoen artean zozketatuko dira.