2018ko martxoak 28

LOGOTIPOAREN DISEINURAKO LEHIAKETA

Udalak ibilgailu elektrikoen erabileraren sustapenerako duen konpromisoa irudikatu beharko du logotipoak.

Foto noticia

Aurkezteko epea apirilaren 27a bitartekoa da.

 

OINARRIAK

LOGOTIPOAREN DISEINURAKO LEHIAKETA

1.- Aranguren Ibarreko Udalaren ibilgailu elektrikoen erabileraren sustapenarekiko konpromisoa identifikatzen duen logoa da bilatzen duguna. Logotipo hori Udalaren ibilgailuetan erabiliko da eta baita konpromiso horrekin zerikusia duten antolatzen diren jarduera ezberdinetan ere.

2.- PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketa parte hartu nahi duen pertsona orori irekia da.

3.- IRIZPIDEAK

Logotipoan hitz hauek agertu beharko dira:

  • “Valle de Aranguren”
  • “Aranguren Ibarra”

Edo horien osaketa bat. Logoak originala eta berria izan beharko du. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru logo aurkeztu ahalko du.

Baloratuko da

Begi-erakarmen handiena duten logoak eta mugikortasun elektriko jasangarriaren kontzeptua hobekien adierazten dutenak. Diseinuaren originaltasuna ere baloratuko da, logoa egiteko edozein teknika erabili daitekeelarik.

4.- LANAK AURKEZTEA

Gutun azal itxian aurkeztuko dira:

* Lana inprimaturik edo marrazturik DIN A4 paper batean, koloretako bertsioan.

* Lana formatu elektronikoan euskarri digitalean gordeta (jpg. gif…)

Gutun azal horren barruan, beste gutun azal itxi batean, hurrengo datu pertsonalak jarriko dira:

-Izena eta abizenak

-NAN

-Helbidea

-Telefonoa

-Posta elektronikoa

5.- EPEA

Udaletxeko bulegoetan aurkeztu ahalko da apirilaren 28ra arte.

6.- LOGOTIPO IRABAZLEAREN AUKERAKETA

Aranguren Ibarreko Udaleko Ingurumen Batzordeak aukeratuko du aurkeztutako lanen artean irabazlea izango dena.

7.- SARIA

Logotipo irabazlearen egilea izan den pertsonak 100€ko saria jasoko du.

8.- ERABAKIA

Batzordearen erabakia apelaezina izango da, saria hutsik geratu ahalko delarik. Erabakia eta saria emateko data zuzenean saridunei jakinaraziko zaizkie eta Udaleko webgunean argitaratuko dira maiatzaren 14tik aurrera.

9.- OHARRAK

Irabazleen artean ez dauden lanak beren egileek jaso ahalko dituzte Udaleko bulegoetan, maiatzaren 18tik 31ra bitartean.

10.- OINARRIAK ONARTZEA Lehiaketan parte hartzeak oinarriak bere hartan onartzea dakar.

 

 

 

 

Volver arriba