2026ko urtarrilak 13
Lortu zure 2026ko ‘Bai Esan’ agenda!
Zure ‘Bai Esan’ agenda Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan dohainik eskuratu ahal izango duzu.
2026ko ‘Bai Esan’ agenda jada eskuragarri dago! Zurea jasotzeko aukera izango duzu, erabat doanik, 09:00etatik 14:00etara, Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan.
Agenda honek zure egutegia antolatzen laguntzeaz gain Aranguren Ibarrarekin eta euskararekin harremana daukaten hainbat baliabide interesgarriren informazioa eskainiko dizu.
Gainera, bitxikeria gisa, agendaren izena eguneroko bizitzan euskarari ateak irekitzen dizkion ohitura txiki batetik jaio zen: Telefonoa hartzerakoan ‘Bai, esan?’ erantzutearena. Horrela, Ibarreko herritarren bizitzan euskararen presentzia areagotzeko keinu txikien garrantzia nabarmentzen da.
Zatoz Ibarreko Euskara Zerbitzuaren bulegora eta ez zaitez geratu zure ‘Bai Esan’ agendarik gabe!