2022ko azaroak 11

Martxan jarraitzen dute Euskaraldiko jarduerak

Foto noticia

Atzo osteguna, azaroak 10, arratsaldeko 16:45etik 18:30ak bitartean zenbait jarduera garatu ziren Irulegi IPan Euskaraldia girotzeko helburuarekin.

Joxe Mari Agirretxek (Porrotx) saioa eskaini zien hurbildu ziren gurasoei. Euskarari buruz, Euskaraldiari buruz eta poliki-poliki haurrekin eman daitezkeen urratsei buruz hitz egiteko aukera izan zuten.

Bitartean, tailerrean izena eman zuten 40 haur inguruk, Euskaraldiaren abestiaren koreografia ikasi zuten eta Ahobizi eta Belarriprest ezberdinak prestatu zituzten.

Bukatzeko, Porrotx pailazoak emanaldi txiki bat eskaini ondoren, berak eta txikiek 2022ko Euskaraldiaren dantza egin zuten.

Volver arriba