2021eko irailak 24
Mintzakide izenemateak

Mintzakide Mintzapraktika programa bat da. Bideo honetan azaltzen du zer den Mintzapraktika programa bat:
MINTZAPRAKTIKA aurkezpena – YouTube
Beraz, Mintzakidek euskara praktikatuz eta beste pertsona batzuei euskaraz egiten lagunduz, lagunak egin eta ongi pasatzeko aukera ematen du. Gustu eta beharren arabera egindako elkarrizketa taldeak dira.
Orain, aurrez aurreko talde zein on-line taldeetan izena eman dezakezu.
Izena emateko epea: urrian zehar.
Izena emateko hurbildu Euskara Zerbitzura edo sartu hemen: https://www.irunerrikomintzakide.org/
Informazio gehiago:
mintzakide@topagunea.org / euskera@aranguren.es
948 33 08 68 / 674 351 719 / 948 15 01 93