Mintzakideko bigarren izen-ematea ireki da

Irailetik abenturaz-abentura
Iraila-urria bitartean hasi ziren martxan mintzapraktika taldeak eta ordutik ekintza mordo bat antolatu dituzte: Mintzodromoak, Mintzakantuz saioak, mendi irteerak, Durangoko Azokara irteera, ardo dastaketak, pintxo poteak… gustu, adin eta zaletasun guztietarako planak.
Izan gazte, heldu, guraso, mendizale, kirolari… Mintzapraktikan denontzat dago lekua. Askotariko taldeak daude martxan: Gurasolaguna, parkelaguna, mendi taldeak, hikalaguna, mintza ibilaldiak edo paseoak, mintzaboxeo, emakume taldea, pintxopote taldea, abesbatza… eta beste horrenbeste sortu daitezke nahi izanez gero.
Batzeko aukera berri bat
Urte hasierarekin batera, dagoeneko martxan dauden taldeetara gehitu edo Mintzapraktika talde berriak sortzeko aukera zabalduko da Euskal Herriko txoko ezberdinetan Mintzanet eta Jalgi Hadi Mundura moduko plataformen bitartez berriz, euskara online praktikatzeko aukera izango duzu munduko osoan zehar banatutako bidelagun eta bidelariekin.
Aukera ederra jende berria ezagutu, harreman berriak eraiki eta gure herrikide, lankide edota auzokideak euskarara gerturatzen laguntzeko. Partekatu euskara eta zabaldu mintzapoza!
Zurekin nonahi, noiznahi! www.mintzalaguna.eus
Mintzapoza praktikatu.