2024ko irailak 17
Mugikortasun jasangarriaren erronka: eskolara bizikletaz edo patinetez
Mugikortasunaren Europako Astea ospatze aldera, berriz ere joko diegu erronka ikastetxeei, egunero pertsona kopuru jakin bat bizikletaz edo patinetez joan dadin eskolara, irailaren 13tik 20ra eta 23tik 27ra, biak barne.
Erronka gainditzen duten ikastetxeei opari-txartel bana emanen zaie hezkuntza-materiala erosteko; gainera, parte-hartzaileen artean opariak zozketatuko dira.
Oroitaraziko dugu, parte hartuko badute, bizikletek argia eraman beharko dutela aurrean eta atzean, bai eta txirrina ere. Horiek guztiak nahitaezko segurtasun elementuak baitira bizikleta gainean ibiltzeko, kaskoarekin eta atzeko islagailuarekin batera.
Animatu eta parte hartu!