2026ko martxoak 18

Mutiloa igande honetan aurtengo Korrikarekin bat egiteko prestatzen ari da

Ibilbidea Mendillorrikotik iritsiko da 13:15ak aldera, eta aurretik musika, dantzak eta erraldoiak izango dira herriko Santxiki pasealekuan.

Foto noticia

AEK-k bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko aldarrikapen martxa den Korrikak Aranguren Ibarretik igaroko da berriro martxo honetan. Lasterketa datorren igandean, martxoaren 22an, iritsiko da Mutiloara 13:15ak aldera, Mendillorri auzotik etorrita. Horregatik, antolatzaileek gutxienez 15 minutu lehenago bertaratzea gomendatzen dute lekukoaren iritsiera ez galtzeko.

Ibarrera iritsi aurretik, Santxiki pasealekuan jarduera-egitarau oso batekin giroa berotzen hasiko gara. Jardunaldia 11:00etan hasiko da Ibarreko Dantzari Txikiekin; ondoren, 11:30etik aurrera, Irulegi txarangak giroa alaituko du. Jarraian, 12:30ean, erraldoiek eta gaiteroek kalejira egingo dute, Korrika iritsi aurretik.

Korrikaren ibilbidea Mutiloan hiru kilometrokoa izango da, Ibarreko hainbat erakundek erositakoa. 756. kilometroa (13:16ak aldera) Irulegi Euskara Taldearen esku egongo da, nahiz eta tarte batean lekukoa Ibarreko Inauteri Taldeak eramango duen. 757. kilometroa (13:20ak aldera) aurten Irulegi Herri Ikastetxeko Guraso Elkarteari dagokio. Azkenik, 758. kilometroan (13:23ak aldera) lekukoa Ibarreko Dantzari Txikiek eramango dute, eta ondoren alkateari eta Euskarako zinegotziari emango diete.

Euskararen aldeko ekimena

Korrika bihar, martxoaren 19an, abiatuko da Atharratzetik, eta datorren igandean, martxoaren 29an, amaituko da Bilbon. Guztira 2.175 kilometro egingo ditu 11 egun eta 10 gauetan zehar, 3.436 lekuko-aldaketarekin. Ohiturari jarraituz, lekukoak mezu sekretu bat darama barruan, esku batetik bestera pasatzen dena azken irakurketara arte.

24.edizio hau ‘Euskara Gara’ lelopean ospatzen da, eta soinu banda ZETAK taldearen ‘Xiberutikan Mendebaldera’ abestia da. Gainera, berrikuntza gisa, aurten mugikorrentzako aplikazio bat jarri da martxan, ibilbide osoan zehar lekukoaren aurrerapena zuzenean jarraitzeko.

Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzutik herritar guztiak animatu nahi ditugu Korrikak Mutiloatik igarotzean parte hartzera. Parte-hartzea irekia izango da, euskararen aldeko jai eta aldarrikapen ekitaldi honetan bat egiteko.

Zuen zain gaude!

Kontsulta ezazu aurtengo Korrikak Mutiloatik pasatzean egingo den egitarauaren kartela.

Volver arriba