2023ko martxoak 18
MUTILOABEITIKO INDUSTRIALDEAN ENERGIA-KOMUNITATE bat sortzeko partaidetza-prozesua aurkezteko bilera deitu da
Informazio-bilera eta parte-hartze prozesuaren aurkezpena Mutiloako Aranguren Ibarreko Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan egingo da, 2023ko martxoaren 30ean, osteguna, 19: 00etan.
Aranguren Ibarreko industria-eremu handienean (Mutiloabeitiko industrialdea) energia-komunitate bat sortzea da helburua. Aranguren Ibarreko industrialdean energia berriztagarria sortzea, modu kolektiboan kontsumitzea eta kudeaketaz arduratuko den erakunde bat sortzea da asmoa.
Partaidetza-prozesuan, hainbat saio egingo dira, Energia Komunitatea abian jartzeko beharrezkoak diren hiru elementuen inguruan dinamikoki eta taldeka lan egiteko:
- Energia berriztagarriak eta proiektu energetikoak
- Energia-komunitateei buruzko araudia
- Gobernantza eta kudeaketa
Aurzkezpena_Prozesu Parte Hartzailea Poligono Mutilva Baja (.pdf 86kb)
INFORMAZIO BILERA ZUZENEAN STREAMING BIDEZ (30/03/2023 – 19:00H) |